Olentzerok Mesedeetako egoiliarrei ere eraman zizkien opariak

Ubane Madera Zangitu 2024ko abenduaren 26a

Herenegun, abenduaren 24an, Olentzero Mesedeetako egoitzan ere izan zen. Txistulari beteranoek eta gazteek lagunduta, kalejiran egin zuten egoitzarako bidea. Barruan, egoiliarrendako opariak partitu zituen eta haiek pozik eta eskerronez hartu zituzten ikazkinaren erregaluak.