Egin zuten bigarren eskuko azoka

Erredakzioa 2024ko abenduaren 30a

Herenegun, zapatua, Plaza Zaharraren goiko partean ipini zituzten bigarren eskuko azokako saltokiak. Lau saltzaile izan ziren, bestetan baino gutxiago, baina hori bai, ez zen erosketarako materialik falta izan, bete-bete ipini baitzituzten mahaiak. Izan ziren, batik bat, jantziak zein ume txikiendako gauzak. Baita antzinako zenbait altxor ere. Erosle asko ibili ez bazen ere, saldutakoarekin pozik etxeratu ziren saltzaileak.