Gabonetako haur parkea gaur eta bihar kiroldegian

Egoitz Unamuno 2024ko abenduaren 29a

Puzgarriak kiroldegian.

Gaur eta bihar, Gabonetako haur parkea ipiniko dute Arane kiroldegiko frontoian, puzgarriz eta tailerrez osatua. Goizez 11:30etik 16:30era, eta arratsaldez 16:30etik 18:30era. 

Haur parkea Atxolin Guraso Elkarteak eta Udalak antolatu dute. Sarrera debalde izango dute elkarteko bazkide diren familieek eta gainerakoek 3 euro ordaindu beharko dute egun erdia eta 5 euro, berriz, egun osoa. 

Umeendako hurrengo ekitaldia urtarrilaren 2an egingo den magia ikusizuna izango da: "Hodei magoa: Harritzearen abilezia". Emanaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da, Antzokian.