Egurenek eta Gomezek irabazi dute EHko Mus Txapelketaren kanporaketa

Egoitz Unamuno 2024ko abenduaren 31

Bikote irabazleak sariak eskutan.

Domeka arratsaldean Euskal Herriko XV. Mus Txapelketaren kanporaketa jokatu zuten Arrano Elkartean eta Iñigo Egurenek eta Luis Gomezek eskuratu zuten lehen saria. 

Guztira, 13 bikotek parte hartu zuten kanporaketan eta finalean, Iñigo Eguren eta Luis Gomez nagusitu zitzaizkien Arrate Gisasola eta Gorka Salaberria 'Txakarra'-ri. Hain zuzen, bi bikote horiek sailkatu dira martxoaren 22an Itsasondoko plazan jokatuko duten Gipuzkoako finalera.