Lehen aldiz familiek ere parte hartu zuten baserrietako Santa Eskean

Egoitz Unamuno 2025eko otsailaren 2a

Atzo, zapatua, baserriz baserri jardun zuten Santa Eskean eta lehen aldiz, familiek eta umeek ere parte hartu zuten kantu-ibilaldian; Ezozi eta Armendi baserrietako saioetan, hain zuzen. Kopletan Eneritz Artetxek, Xabat Illarregik eta Eneko Beretxinagak jardun zuten eta trikitian, Unai Larreategik soinuarekin eta Argoitz Ariznabarretak eta Jone Errastik panderoarekin.