SANTA AGEDA BEZPERA

Txistulariak eta abesbatza Santa Ageda bezperako eskean ibili ziren atzo

Ubane Madera Zangitu 2025eko otsailaren 5a

Atzo, San Ageda bezpera, kalejira egin zuten Ezoziko Ama Abesbatzak eta Soraluzeko Txistulariek, Imanol Lopez eta Juanjo Arrieta txistulariak gonbidatu zituztela. Hotzari aurre eginez, lurra esnatzeko makilak eskuetan, Santa Agedako koplak eta beste interpretatu zituzten herriko hainbat puntutan geldialdiak eginez.