'Gogoratzen?' Garai bateko Soraluze argazkitan

Ubane Madera Zangitu 2025eko otsailaren 7a

Ikusgai dago Kontrargi Argazki Kolektiboak Itxaropena Erretiratuen Elkartean ipini duen argazki erakusketa berria. Gogoratzen? izenburuarekin, garai bateko Soraluzeko hainbat erretratu erakusten ditu, lehenagoko Erregetxea, hiltegia, zaharren egoitza, herriko sarrera… Eli Lakuestaren argazki-artxiboko argazkiak dira.