Euskal Aratosteetan egingo den kalejira herrikoirako entsegua egin zuen herritar talde batek antzokian, atzo, domeka. Urrats Dantza Taldeko dantzarien gidaritzapean eta Soraluzeko Txistulariek musikatuta entseatu zituzten dantzak. Kalejirari dagokionez, otsailaren 28an, 18:30ean Plaza Zaharretik abiatuko da eta kalerik kale jardungo dute dantzan animatzen diren guztiek. Amaitutakoan, afari-merienda elkarrekin. Hurrengo entsegurako hitzordua otsailaren 23an izango da, 11:00etatik 12:30era antzokian.