Arrakasta izaten ari da Bergarako Garaguneko erabiltzaileen Kolore desberdinetako arimek ostadar perfektua egiten dute margo erakusketak. Herriko bisitariez gain, asteon, besteak beste, Eibarko eta Donostiako Garaguneko erabiltzaileak eta begiraleak izan dira erakusketa bisitatzen -argazkian Eibarkoak-. Otsailaren 19ra arte dago ikusgai erakusketa, Araneko erakusketa aretoan.