‘Elektrizitatea’ kantaren koreografia grabatu zuten Martxoaren 8rako

Erredakzioa 2025eko otsailaren 22a

Atzo, barikua, Dantza Birakako Soraluzeko 45 dantzarik Zea Maysek bestelako kantari ezagunekin interpretatutako ‘Elektrizitatea’ kantaren koreografia grabatu zuten SAPAn. Julene Garcia-Abad irakaslearen gidaritzapean eta gurasoak begira zituztela egin zuten grabazioa. Martxoaren 8an Dantza Birakak argitaratuko du emaitza euren Sare sozialetan. Ondoren, Plaentxia.eus atarian ere izango da ikusgai.