Aratosteak 2025 - Soraluze

Euskal Aratosteetako jaialdi jendetsua Zubian

Egoitz Unamuno

Bariku arratsaldean Plaentxi Eskolako eta Institutuko ikasleek Euskal Aratosteetako jaialdia eskaini zuten Zubi Nagusian. Musika eskolako musikari gazteek girotuta eta euskal inauterietako jantziak soinean, euskal dantzak dantzatu zituzten Zubira hurreratu ziren guraso eta eta herritar ugarien gozamenerako.