Gaur, Aratuste zapatua, bizi-bizi ibili dira Soraluzen gora eta behera denetariko marrazki bizidunak. Dora Esploradora, Daltondarrak, Asterix eta Obelix, printzesak, Minions-ak, SuperSora heroiak, Vickie eta bikingo piloa, Bazen behin bizitzako pertsonaiak… eta baita bestelako pertsonajeak ere. Latuna Bando txarangak jarri ditu martxan guztiak.