Martxoaren 8ari keinua Soraluzeko Dantza Birakako 45 dantzariren eskutik

Ubane Madera Zangitu 2025eko martxoaren 8a

Gaur, Martxoak 8, egunari keinu egiten dion bideoa argitaratu du Soraluzeko Dantza Birakak. LHtik hasi eta DBHrainoko 45 dantzari SAPAn elkartu eta bertan grabatu zuten 'Elektrizitatea' kantaren koreografia Julene Garcia-Abad Pintor irakaslearen gidaritzapean, otsailaren 22an. Gaur, Youtuben lehenengo eta Instagramen ondoren erakutsi dute emaitza.