Epaileak ez du epaitzeko arrazoirik ikusten

Ubane Madera Zangitu 2025eko martxoaren 13a

Urtarrilean, soraluzetar batek Eibarko epaitegian deklaratu behar izan zuen. Ekainaren 5ean eskuin muturreko Desocupacyl enpresako kideak Ezozibidera etorri zirenean, autoritateari atentatua eta desobedientzia larria egin izana leporatu zioten. Bada, jakinarazi zuenez, bide judiziala itxi egin da epaileak ez duelako epaitzeko arrazoirik ikusi. Orain, ikusteko dago ea bide administratiboa zabaltzen ote duten.