Aste honetako azken greba eguna

Ubane Madera Zangitu 2025eko martxoaren 27a

Gaur, martxoak 27, aste honetako azkeneko greba eguna egingo dute irakaskuntza publikoko irakasleek. Gaurkoan, behera egin du jarraipenak. Plaentxi Eskolan %40ko jarraipena izaten ari da eta Institutuan, berriz, %42koa. Argazkia: ELA sindikatua.

Bihar, barikua, normal jardungo dute Plaentxi Eskolan zein Soraluze BHI Institutuan, gaurkoa da-eta aste honetarako deitutako azkeneko greba eguna.

Baina aldaketarik ezean, datorren asteko martitzenean eta eguaztenean atzera ere greba egitera daude deituta irakasleak.