euskaraldia

[Hamaikakoa] Aiuri Gisasola Larreategi: "Aurreritziak baztertzea lortu nahi dut, ezezagunekin lehen hitza euskaraz egiteko"

Erredakzioa 2025eko apirilaren 6a

Aiuri Gisasola Larreategi batxilergoko ikaslea da. Musika eta hockeya ditu zaletasun. Euskaraldian parte hartuko du "ekimen interesgarria" iruditzen zaiolako eta bere "ekarpena" egin nahi duelako.

Aiurik Ahobizi rola hartuko du, horrela ekarpen "handiagoa" egingo duela uste du eta. Lortu nahiko luke "aurreiritziak baztertzea", izan ere, "askotan" aurreritziengatik ez du lehen hitza euskaraz egiten "ezezagunak diren leku eta jendearekin". Bestalde, gustatuko litzaioke "lagun artean Euskaraldiaren gaia erdigunean jartzea", lagunen artean dituzten hizkuntza-ohiturei buruz hausnartzeko.

Zabalik dago Euskaraldian izena emateko aukera HEMEN. Elkar mugituz lortuko dugu!