Gasteiztik, Hernanitik, Donostiatik eta Debarrotik bertaratuta, atzo, domeka, Ezoziko zelaia bete zuten 100 bat errugbi jokalarik, 12 eta 10 urte azpikoak. Zelaia bitan zatitu eta launa partida jokatu zituzten elkarren kontra, lagun arteko giroan.
Eguraldi eta giro bikainak lagun, askori kosta egin zitzaien jardunaldia amaitzean etxerako bidea hartzea.
Ekimenaren antolatzaile SoraGazteak Rugby Klubak topaketaren balorazio "oso-oso ona" egin du.