Bihar iritsiko da Gabolatseko zubi berriaren piezarik handiena

Ubane Madera Zangitu 2025eko apirilaren 7a

Aurrera doaz zubi berriko lanak. Gaur arratsaldean zubi-brankak ekarri dituzte Burgostik. 15:00etan iritsi dira 8 tonatako bi piezak. Usobiagako garabiak deskargatu ditu eta piezetako bat baita ipini ere. Bihar, martitzena, zubi berriaren piezarik handiena ekarriko dute. Aurreikuspena da 08:00ak inguruan iritsiko dela. Bihar, 07:00etarako aparkalekuak libre laga beharko dira.