10 borroka eta hiru soraluzetar ringean

Ubane Madera Zangitu 2025eko apirilaren 8a

Motorrak berotzen ari dira barikuan Soraluzen izango den boxeo gaurako. Erakargarriak diren ezaugarriak ditu hitzorduak, Gipuzkoako hiru txapelketa izango dira jokoan eta hiru soraluzetar igoko dira ringera, Mou, Aaron eta Yanguas. Justu Yanguasena izango da azken borroka. Horrez aparte, Oier Prieto Espainiako txapelduna ere izango da Soraluzeko hitzorduko borrokalarien artean.