Gaur, Pascual Churrucako etxeen proiektuari buruzko puntua landuko dute osoko bilkuran

Ubane Madera Zangitu 2025eko apirilaren 10a

Gaur, eguena, ez ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzarrak. Gai bakarra izango du mahai-gainean: Pascual Churrucako etxebizitzen proiektua. Zehazki honako puntua landuko dute: "Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta Soraluzeko udalak 2021ean sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzea, babes sozialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko alokairu erregimenean, Soraluzeko udalerriko 21.1 "Txurruka" azpieremuan". 18:30ean hasiko da batzarra eta interesa duen edozein bertara daiteke.