Bihar barik, etzi hasiko dute greba Avanzako autobusetako langileek

Ubane Madera Zangitu 2025eko apirilaren 15a

Bihar barik, eguenean hasiko dute greba Avanza autobus enpresako langileek. ELA sindikatutik esplikatutakoaren arabera, greba-deialdiarekin izandako hainbat arazo tarteko kendu behar izan dute greba-egunetako bat. Kontuak kontu, eguenean hasi eta apirilaren 21eko eguna bukatu arte bakarrik zerbitzu minimoak izango dira autobusetan -barruan ikusgai-.