Datozen egunetan komertzioek eta zerbitzuek ez-ohiko ordutegia izango dute

Ubane Madera Zangitu 2025eko apirilaren 16a

Herritarrak erosketak egiten, gaur, Kooperatiban.

Bihartik astelehenera arte, zapatua izan ezik, jai-egunak dira egutegian eta herriko saltokiek ordutegi bereziak izango dituzte. Gehienek itxi egingo dute martitzenera arte. Baina badira zapatuan zabalik izango duenik ere, Kooperatibak, fruta-dendek eta Okeliak, besteak beste. Okindegiak eta Iratxok, berriz, bestelako ordutegia izango dute (barruan).

Datozen egunak, egutegiz, jai-egunak dira eta hori igarri egingo da baita herriko zerbitzuetan ere.

Saltokien kasuan, honakoak izango dira zabalik zapatuan:

  • Kooperatiba: 08:30-13:00
  • Criado: 09:00-13:00
  • Okelia: 08:30-13:00
  • Vidal fruta-denda: 08:30-13:00

Okindegiak, berriz, bestelako ordutegia izango du.

  • Eguena: 08:30-13:00
  • Barikua: 08:30-13:00
  • Zapatua: 08:00-13:00
  • Domeka itxita
  • Astelehena: 08:30-13:00

Eta Iratxoren kasuan, jai-egunotan egunero egongo da zabalik 07:00etatik 14:00ak arte, zapatuan izan ezik, zapatuan ez baita prentsarik egongo.

Bestalde, kiroldegia goizez egongo da zabalik martitzenera arte. Eta Udaltzaingoa itxita izango da egunero zapatuan izan ezik.