Oier Ariznabarreta: "Nire erronka izango da euskaraz badakien jende batekin euskaraz egitea"

Erredakzioa

Oier Ariznabarreta Cenitagoya mekanizatuko langilea da, denbora librean kirola egitea eta lagunekin egotea gustatzen zaio. Beregan "aldaketak" egin nahi dituelako parte hartuko du Euskaraldian.

Ahobizi izango da, "zenbait pertsonarekin lehenengo berba euskaraz esateko ohitura" hartu nahi duelako. Bere erronka ondorengoa izango da: "gehien bat lanean eta aisialdian, euskaraz badakien jende batekin euskaraz egiteko ohitura hartzea".

Eta zuk zein rol beteko duzu Euskaraldian? Zabalik dago izena emateko aukera HEMEN. Elkar mugituz lortuko dugu!