André Nunes: "Euskaraz bizi nahi dut Euskal Herrian bizi naizelako"

Erredakzioa 2025eko apirilaren 20a

André Nunes da Costa biltegizaina da eta zaletasunen artean ditu urpekaritza, urpeko arrantza, kirola eta ortura joatea. Euskaraldian zergatik parte hartuko duen galdetuta, "gonbidatu" egin dutelako eta "euskaraz
gehiago ikasteko", erantzun du.

André Belarriprest izango da, oraindik bere maila "oso altua ez" dela iritzita. "Euskaraz bizi" nahi du Andrék, Euskal Herrian bizi delako eta "hemen euskara delako jatorrizko hizkuntza".

Izen-ematea zabalik

Eta zuk zein rol beteko duzu Euskaraldian? Izen-ematea zabalik dago HEMEN. Elkar mugituz lortuko dugu!