Suhiltzaileek lortu dute emendatzea San Andresko elkarteko erretegian piztu den sua. Elkarteko iturrien arabera, elkartearen erretegian ziharduten bildotsa erretzen eta tximiniak su hartu du konturatu barik, tximiniaren pusketa bat jausi denean konturatu dira su hartu duela. Suhiltzaileak bertaratu eta haiei esker, sua ez da ingurura zabaldu. Ondorioz, erretegiari dagozkion kalteez aparte, ez da bestelako kalte materialik izan. Argazkiak eta bideoa: Oihana Uribe eta Oier Oregi.