Apirilaren 10ean, Nahia Alkorta gurasoen aholkulariak aurtengo ikasturterako Katamarran Ume Txokoak eta Haurreskolak antolatutako zikloko lehen hitzaldia eskaini zuen Tolarekuan: Haurraren garapen psikomotorea. Hitzaldira herriko hainbat familia hurreratu ziren eta umeen garapen fisiko eta kognitiboaren gaineko loturak aztertu zituzten Alkortarekin batera. Bigarren hitzaldia martitzen arratsaldean eskainiko du Mireia Centeno psikopedagogoak mugen inguruan: Mugak, noiz eta nola?.