Gaur arratsaldetik, errepidea zabalik autoendako

Ubane Madera Zangitu 2025eko maiatzaren 7a

Gaur, eguaztena, azken ordukorik ezean, 17:30ean zabalduko dute Oleako zubitik Zubi Nagusirainoko errepide tartea autoendako eta ya bertatik zirkulatu ahalko dute, betiko moduan. Autobusek, berriz, barikuko 14:00ak arte segituko dute Estaziñoko eta Ezozibideko geralekuak erabiltzen. Barikuan, 14:00etatik aurrerako zerbitzuek, berriz, ohiko geltokiak erabiliko dituzte.

Oraingoz, aurreikusitako martxan doaz Errekalde-Errabal kaleko arketak konpontzeko lanak, eta horri esker, gaur 17:30ean errepidea zabaltzen dutenetik, ibilgailuek -autoek- bertatik zirkulatu ahalko dute aurrerantzean, normal.

Hori horrela, bihartik, Errabal 1eko garajeak atzera ere erabilgarri izango dira, Santa Anako eta Zubi Nagusiko oinezkoen eremua 15:00etatik egongo da martxan eta Atxuriko aldapatik egoitzarako bidea zabalik egongo da.

Hori bai, autobusek barikura arte ezin izango dituzte Zubi Nagusiko eta SAPAko geltokiak erabili. Hain jutu, barikuan, 14:00etatik aurrera bueltatuko dira normaltasunera autobusak. Beraqz, ordura arte, goiko saihesbideko zirkulazioa semaforo bidez egongo da erregulatuta.