Gaur, barikua, Plaentxia Eskolako 20 irakaslek baino gehiagok elkarretaratzea egin dute eskolapean. Protestarekin bat eginez, hezkuntza komunitatea osatzen duten hainbat gurasok ere babestu dute protesta. Amaieran, astebururako zein datorren asterako mobilizazioak deitu dituzte. Horietako bi Soraluzen izango dira, gurasoek deituta eta irakasleek babestuta. Martitzenean, 11:45ean Plaza Berrian eta eguenean 16:45ean, hori ere Plaza Berrian.