Azkenaurrekoa ere gaindituta

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 11

Harmailak bete-bete egin ziren Ezoziko futbol zelaian atzo. Zaleek horren beharrezkoa zuen bultzada eman zioten Sorari etxeko taldearen 12. jokalari bilakatuta. Berdegunean, Sorak ere bete zuen berea eta 1-0 irabazi zion Zarautzi, permanentziarako urrezko hiru puntuak eskuratuz. Orain arteko etxeko-lanak eginda, azken sprinta falta da. Eibarren izango da hitzordua, hura ere hil ala bizikoa. Argazkiak: Jon Agirre. Irudiak Sora Futbol Taldea.

Atzo, berdegunean zein harmailetan jokatu zen ligako azkenaurreko partida.

Zelaian, Sorak izan zituen norgehiagokako aukerarik garbienak eta atsedenera joan baino lehen etorri zen atzoko gol bakarra. Entseatutako jokaldian, Barrutiak kornerra Beñati pasa eta hark gauzatu zuen gola.

Hortik aurrera batek baino gehiagok sufritu egin zuen, partidaren amaiera noiz iritsiko. Baina azkenean, Sorak eskuratu zituen urrezko hiru puntuak. 

Fin dabil Sora liga amaiera honetan. Hori bai, permanentzia bere esku izateko, beharrezkoa du datorren asteko partida irabaztea. Eta arerio izango duen Eibartarrek ez dio erraz jarriko hori.