Soraluzeko airearen kalitatea “ona” edo “oso ona” da

Ubane Madera Zangitu 2025eko maiatzaren 12a

Soraluze BHI Institutuko 2. eta 4. DBHko ikasleek Amiaire izeneko Estatu mailako proiektuan parte hartu dute, beste 120 ikastetxe pasarekin batera. Soraluzeko ikasleen kasuan, herriko airearen kalitatea neurtu dute eta ondorioztatu dute “ona” edo “oso ona” dela. 2. DBHko hainbat ikaslek zein haien irakasle Amaia Gallardok esplikatu dute proiektua bideoz.