Zapatu goizean, hogeita bost herritar inguruk ibaiko zaborrak ateratzen jardun zuten, Baso Biziak elkarteak, Lurgaiak eta Udalak antolatuta ibaia garbitzeko egin zen auzolan deialdian. Era guztietako zaborra jaso zuten eta jasotakoa Plaza Berrixan ipini zuten ikusgai.