Erakusketa

Futbol zelaien eta eraikin eta monumentu ezagunen maketa erakusketa

Ubane Madera Zangitu 2025eko maiatzaren 12a

Gaur, astelehena, maketa erakusketa zabalduko dute Batzokian. Francisco Holguin (Soraluze, 1968) herritarrak hainbat urtez landutako futbol zelaien eta eraikin ezagunen maketak dira. Adibidez, euskal taldeen futbol zelaiak, Erromako Coliseoa, Veneziako San Marcos basilika edo New Yorkeko Askatasunaren estatua daude ikusgai.

Gaur, 18:00etan zabalduko dute Francisco Holguin soraluzetarrak osatu duen maketa erakusketa. 20 maketa baino gehiago izango dira ikusgai, guztiak ere futbol zelai zein eraikin eta monumentu entzutetsuenak. Gaurtik eguenera arte izango da erakusketa zabalik, 18:00etatik 21:00ak bitartean.

Fran Holguinek kontatu duenez, urteak daramatza maketak egiten. Berak duen TOC nahasmenduari ondo egiten dio lanketa horrek eta horrexegatik ekin zion maketak egiteari. Orain, bere burua indartsu ikusi du eta erakusketa jartzera animatu da. Maketak egiteaz aparte, zotzekin ere ari da bestelako lanak egiten.