Atzo, ia 60 umek eta gaztek parte hartu zuen frontoian egin zen tronpa edo ziba lehiaketan. Lehenengo, lehiakideak zein ikusleak, guztiak aho zabalik laga zituen Jorge Morales nazioarteko ziba txapeldunak egin zuen erakustaldiak. Segidan, zein baino zein iaoago jardun zuten haren esanak betetzen lehiakideek eta horietako hainbatek sariak ere eskuratu zituzten, pozarren.