Hasi da Euskaraldia, ohiturak aldatzeko helburuarekin

Egoitz Unamuno 2025eko maiatzaren 16a

Atzo arratsaldean, dozenaka herritar batu ziren Euskaraldiari hasiera emateko Plaza Berrixan egin zuten ekitaldira. Batzordeko kideek dei egin zieten herritarrei datozen hamaika egunetan txapa paparrean jantzi eta Ahobizi eta Belarriprest rolak jokatzera, dibertitzeko, hausnartzeko, aldatzeko eta hanka sartzeko, Euskal Herrian euskaraz eroso bizitzeko pausoak emanez".