Hogeita hamarren bat herritar batu dira gaur goizean Udaleko Berdintasun Batordeak deituta, LGTBQI+fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Plaza Berrixan egin duten elkarretaratzean. "LGTBQI+ fobiari stop, atzera pausorik ez" lemapean sexu asakatasuna aldarrikatu dute. Bestalde, atzo Soraluzeko Udalak adierazpen instituzionala kaleratu zuen "lesbiana, gay, bisexual, transexual, intersexual eta queer-en aurkako gorroto eta indarkeria mota guztien aurka".