Orain dela bi urte, Kooperatibak ibilbide berria abiarazi zuen Co-Aliment taldearekin eta iaz esan zutenez, produktuen aukera handitu egin zuten eta prezioak merketu. Horren eraginez, jakinarazi zuten erosle gehiago zebilela.
Horrekin batera, galerak izan arren, iazkoen ia erdiak izan zirela ere jakinarazi zuten. Dena den, gaineratu zuten, salmentek marjina txikia lagatzen dutela, saltokiaren egoera “larria” zela eta bertan erosten segitu beharra dagoela.
Ekainaren 3ko batzarrean eguneratuko dute Kooperatibaren gaur egungo egoera, besteak beste.