Mintzodromoan ordubete inguruz jardun zuten eta askotariko gaiak izan zituzten berbetagai. Euskarazko hiztegia lantzeko dinamika ludikoak egin zituzten mahai batzuetan eta, gaiak emanda, elkarrizketan jardun zuten gainontzeko mahaietan.
Euskaraldiko dinamizatzaile Arianne Unamunok azaldu duenez, Euskaraldiaren garaia baliatuz, "hizkuntzaren bueltan diharduten herritarrak batu, elkar ezagutu eta elkarri euskara ematea" izan da ekimenaren helburua.