EUSKARALDIA

Egoitzakoak ere Euskaraldiarekin bat

Ubane Madera Zangitu

Euskaraldiaren azken txanpan gauden honetan, Mesedeetako egoitzako egoiliarrek eta langileek ere erakutsi diote babesa euskararen erabilera bultzatu nahi duen ariketa sozialari. Horren erakusle, herenegun, taldeka jarri eta argazkiak atera zituzten Euskaraldiaren letrak eskuetan, egoitzaren kanpoko aldean.