Egun biribila pasatu zuten Itxaropenaren eskutik Zumaia inguruan

Ubane Madera Zangitu

Ederto ibili ziren Itxaropena Elkartearen eskutik Zumaia ingurura egindako irteeran,  eguaztenean. Kontatu dutenez, eguna “perfektua” izan zen. Itziarren egin zuten hamarretakoa, gero Zumaian itsas-txangoa eta amaitzeko, Debako erretiratuen etxean bazkaldu. Datorren maiatzaren 28an leku berera joango dira bigarrenez, asteon autobusean leku barik geratu baitira hainbat bazkide. Oraindik bada izena emateko aukera. Argazkiak: Alberto Arizaga.