Ginkana batekin amaitu dute Eskola kiroleko ikasturtea

Egoitz Unamuno 2025eko maiatzaren 26a

Zapatu goizean, adin ezberdinetako dozenaka neska-mutikok eta zenbait gurasok parte hartu zuten Euskaraldiak eta Eskola kirolak ikasturte amaiera dela eta antolatu zuten ginkanan. Goizean, ginkanako probak egin ostean, sariak banatu zituzten parte hartu zuten guztientzako.