38 lagun, 32 odol poltsa eta 3 emaile berri

Ubane Madera Zangitu 2025eko maiatzaren 25a

Jone Aberdi eta Leire Makinai odola ematen, azken hori lehen aldiz.

Barikuan, 38 herritar izan ziren Itxaropena Erretiratuen Elkartean odola ematera joateko deiari erantzunez. Horietatik 32k eman ahal izan zuten odola, beraz, 32 odol-poltsarekin aberastu da EAEko odol-bankua. Herriko odol-emaileen bankutik gaineratutakoaren arabera, hiru lagun lehen aldiz izan zen odola ematen; azpimarragarria da odol ateratze guztietara animatzen ari direla emaile berriak.