'Berdintasuna' aldarrikatu dute mural bitartez

Ubane Madera Zangitu 2025eko maiatzaren 25a

Soraluze BHI Institutuko Aniztasun Kurrikularreko programako ikasleek Berdintasuna dioen murala margotu zuten barikuan, Araneko kiroldegiaren paretean. Muralaren diseinua egin zuten institutuan, Mikel Larrañaga REMAK eta Jokin Oregi Sortwo muralgileen gidaritzapean. Argazkiak: Soraluzeko BHI Institutua.