Itxi egin dute Batzokia

Ubane Madera Zangitu 2025eko maiatzaren 29a

Atzotik, itxita dago Batzokia. Orain arte taberna eta jatetxea kudeatu dituen Gorka Alberdik utzi egin du zeregin hori, osasun arrazoiak tarteko. Plaentxia.eus atariari esplikatu dionez, berak ezin du lanik egin eta emazteak Bergarako Labegaraieta auzoan dagoen taberna kudeatzen du eta ezin du beste bat bere gain hartu. Orain dela ia urtebete hartu zuten Batzokiaren kudeaketa Gorka Alberdik eta Veronica Prietok, iazko ekainaren hasieran, hain justu.