BIDEOA

Ikasturtearen azken traka freskagarri eta jendetsua izan zen atzo

Ubane Madera Zangitu 2025eko ekainaren 1a

Atzo, zapatua, gozatu ederra hartu zuen ume eta gazte mordoak Erregetxeko ur-parkean zein frontoiko puzgarrietan. Eguraldia lagun, ez zen aitzakiarik izan txirristetara igo eta uretan  murgiltzeko; frontoian, berriz, bola, zezen eta baloidun puzgarrietan erakutsi zituzten abileziak gazteek. Kalejira eta karaokea ekarri zituen, berriz, Txopo txarangak eta eguna borobiltzeko, apar festak zuritu egin zuen Erregetxea.