Gure Eskuk aldarrikapena eta jaia uztartu zituen ekitaldi jendetsua antolatu zuen zapatuan Zubian. Besteak beste, herritarrei dei egin zieten ekainaren 7an, 'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' lemapean Bilbon egingo den mobilizaziora joateko. Autobuserako txartelak salgai daude Arrano eta Bolia tabernetan.