Farola errotik aterata

Erredakzioa 2025eko ekainaren 8a

Halaxe agertu da Oleako zubiko faroletako bat gaur goizean, domeka. A.A. herritarrak helarazitako argazkiek erakusten duten moduan, errotik aterata dago, kableak bistan eta txapela lurrean. Badirudi arrastaka-edo eraman dutela.