Zapatu goizean, gazteek herria hartu zuten kiroldegian hasi eta Zubi Nagusian bukatu zen Triatoloiarekin. Lagun arteko giro sanoan, igerian ekin, bizikletan segi eta korrika bukatu zuten zirkuitua 48 lagunek, herritar mordoa animatzen zituztela. Norbere onena eman zuen bakoitzak; edozelan ere, lehia baino gehiago lagun-kuadrilla erraldoi baten topaketa izan zen atzokoa, eta, horixe transmititu zuten. Are gehiago kirol probaren osteko ospakizunean.