Umoretsu ospatu zuten

Ubane Madera Zangitu 2025eko ekainaren 15a

Goizeko zereginak egin ondoren, iluntzean ospakizunaren txanda izan zen Triatoloiko partaideendako eta gogotik egin zuten hori ere. Horren  gustuko dituzten etxafuego, traka, bengala eta guzti, Triatoloiko talde irabazleari kopa eman zion alkateak udaletxeko balkoian. Behean zeuden gainontzeko lagunak, eta batera, ospakizun umoretsuarekin borobildu zuten ekimena.