54 barrilero eta 46 danbor-jole danborradan

Ubane Madera Zangitu 2025eko ekainaren 20a

Dagoeneko hasi da bere martxa hartzen aurtengo danborrada. 54 barrilerok eta 46 danbor-jolek eman dute izena eta atzo, eguena, egin zuten bigarren entsegua. Lagun berriak gehitu zaizkie gainera, ze iaz gremioetan ibili ziren hainbat jotzera apuntatu dira eta kide hasiberriak ere sartu dira. Guztien zuzendari izango dira Unai Larreategi eta Luis Urizar.