Soraluzeko Musika Eskola sortu zutenen testigantzak jaso dituzte ikusentzunezkoan

Erredakzioa

Soraluzeko Musika Eskolak 35. urte bete ditu eta eskolaren sorreran eta garapenean esanguratsuak izan ziren hainbat herritarren testigantzak jaso dituzte '35. urteurrena. Sortzaileen hitzak'  ikusentzunezkoan. Atzo, kantu-afaria hasi aurretik proiektatu zuten soratzaileei egindako lana aitortu eta eskertzeko. Grabaketak eta edizioa: Pil-pilean (Ander Gomez). Argazkia: Bittor Murguzur.